ZER DA DOPLAY?

Hurrengo ataletan gure jatorriak, helburu, zerbitzu, kontakturako datuak eta bezeroak azalduko ditugu. Aurrera eramaten ditugun tailerrak 5 gai hauen inguruan doaz.

– ROBOTIKA. Irudimenaz eta asmamenaz, lan talde txikitan, diseinatzen, eraikitzen eta programaturiko aginduak ematen ikasiko dute gazteek, robotak egiteko bakoitzean aintzat harturiko erronkak gainditzeko gauza izan daitezen.

Manipuladores 3

Robotak mugitu egiten dira, sentitu egiten dute eta inguruko seinaleak jasotzen dituzte, jokabide adimentsu bat adierazten dute eta objektuak manipulatzen ditu. 3 azpisistema dira:

  • Mekanika-mugimendua.
  • Sentsoreak.
  • Logika-kontrola-programazioa.

Programa grafikoa eta intuitiboa da, denbora laburrean, sensoreak menperatzeko gai gara eta motorrak emandako informazio eta seinaleen arabera jokatu dezaten lortzen da.  Hor guztia kiribilen eta gurutzebideen bitartez (erabakiak hartzea).

Abilidade ezberdinak garatuko ditugun proiektuak/txapelketak egiten ditugu: soluzio teknikoak, programazioa, estrategia eta talde-lana (lerrojarraiak, kotxe adimentsua, summo, ekorketa eta mahai garbiketa, objektuen manipulazioa, zuri-mugikor bidezko irismena eta jazarpena…)

Hala nahi duenari, aukera emango diogu geure prestaketaren eta, taldeen kasuan, koordinazioaren bitartez, ikasleen eta eskolen arteko lehiaketetan esku hartzeko (First Lego League, Vex Competition eta World Robot Olympiad).

– ANIMATRONIKA – ASMAKIZUN DIBERTIGARRIAK. LittleBits modulu elektronikoen sistema bat da, imanaren bitartez konektatzen direlarik. LittleBit-ek bere funtzioa du eta zirkuitu ezberdinak egin ditzakegu konbinazio ezberdinekin. Proiektu interaktiboak sortzeko aukera ematen digu, ingenieritza, elektronika edo programazioan ezagutzak izan beharrik gabe. LEGO piezak lotzea bezain erraza da. 

Honi guztiari gehitzen badiogu: papera, kartoia, gomak, makilak, oihalak, zeloa, puxtarriak, sokak, plastilina, plastikozko edalontziak eta LEGO piezak… proiektu interesgarriak eta sortzaileak egin ditzakegu, ARGIA, MUGIMENDUA eta SOINUA emanez gure sorkuntzei.

Littlebits imagen

 

Edozein proiektu mota egitea dago: jantzi adimentsuak, jokuak, automatismo dibertigarriak, asmakizunak… eta hau guztia MAKER (Zuk Zeuk Egin) filosofiari jarraituz. Aukeren zerrenda infinitua da, proiektua mugimendu, soinu, argi edota bestelako konbinazioekin jokatuz enfokatu dezakegu.

– PROIEKTU ELEKTRONIKOAK Arduino elektronika-plataforma ireki bat da, software eta hardware malguetan eta erabilterrazetan oinarritutako prototipoak sortzea ahalbidetzen duena. Artistentzako eta inguruneak edo objektu interaktiboak sortzen interesatuak zeuden zaleentzako sortua izan zen. Arduinok inguruko informazioa jaso dezake sensore-sortaren bere sarrera-kodeen bitartez eta argiak, motorrak eta bestelakoak kontrolatuz inguruan eragin dezake.

Arduinoarekin maneiatzen ikasiko dugu, programatzen eta osagai eleketronikoak. Ondorengo gure helburua, proposatzen edo otu zaizkigun proiektuak automatizatzea eta/edo bizitza ematea izango da. Esaterako:

  • Arduinorekin kotxeak eta robotak kontrolatzea..
  • Aparkalekuak eta garaje automatikoak..
  • Bartza eta negutegi automatizatuak.

Arduino Proyectos

– BIDEOJOKOEN SORKUNTZA Scratch doako aplikazioa, MIT-ek garatua (Massachusetts Institute Technology) programazio-ingurune bisual bat da, haurrek euren bideojoko propioak sor ditzaten ahalbidetzen duena, historia animatuak eta arte interaktiboa. “Pieza enkajableak” (puzzlea) filosofia erabiltzen da eta garapen inguru bat bat-batean beharrezko elementu guztiak ikuskatzeko aukera ematen duen: eszenatokia, objektuak eta lengoaia elementuak.

Programazio prozesuak eginez ikasi ahalbidetzen dio haurrari. Arazoen ebazpenean hainbat aspektu kontuan hartzea laguntzen die: arazoaren izaera erabakitzea, ebaztera lagunduko duen errepresentazioa hautatzea, eta bere pentsamenduak eta soluzio-estrategiak monitorizatzea.

SCRATCH1

Beste programa batzuk erabiltzen ditugu, adibidez, KODU Game Lab doako aplikazioa, Microsoft ek garatua, programazio-ingurune bisual tridimentsionala da, gazteei euren bideojokoak sortzea ahalbidetzen diena.

Kodu

– 3D INPRIMAKETA. 3D inpresioa adizio bidezko fabrikazio-teknologien talde bat da, hiru dimentsioetako objektu bat materialen kapa jarraien superposizioaren bitartez sortua. Etxeko 3D inpresora aukera zabala dago. Gauza ez da etxean gure pieza propioak egiteko etxean edukitzea, baina bai prototipatzeko oso erreminta ona dela jakitea. Bat etortzen dira eta MAKER “Egin Zuk Zeuk” filosofiaren barnean ezinbestekoak dira, gure kasuan, ikasteko.

prusa

 

Teknologia honi buruz ikasiko dugu (materialak, ezaugarriak, parametroak…) eta gure pieza propioak diseinatuko eta fabrikatuko ditugu. Lortu daitezkeen forma ugari ikusiko ditugu. Argi izan behar duguna zera da: 

  • Helburua ez dela piezak 3Detan inprimatzea.
  • Helburua ez dela software-aren bitartez piezak diseinatzen ikastea 3Detan.
  • Baizik, tailerraren helburua erronka bat ebaztea dela eta horretarako ezinbestekoa izango dela hainbat pieza inprimatzea 3D-etan

Informazio gehiago hemen

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s