UDA 2014: 7 HIRIAK

Uda honetarako, 7 hirietan, Teknologia eta Bideojokoen Sorkuntza Tailerrak antolatu ditugu. Hemen egongo gara:

AZPEITIA: Iraurgi. Azpeitia – Udako Tailer Teknologikoak

DONOSTI: Mª Reina Eskola. Mª Reina Eskola – Udako Tailer Teknologikoak

DONOSTI: Santa Teresa. Santa Teresa – Taller Robótica y Creación de Videojuegos

HONDARRIBI: Ama Guadalupekoa. Hondarribi – Udako Tailer Teknologikoak

ZARAUTZ: Antoniano. Zarautz – Robotika eta Bideojokoak

ZUMAIA: Maria eta Jose. Zumaia – Robotika eta Bideojokoak

ZUMARRAGA: UZ Ikastola. Zumarraga – Udako Tailer Teknologikoak

Informazio gehiago mugikorrean 660.382.674 eta emailean alberto@doplay.es

 

Resumen Talleres

ROBOTIKA ETA BIDEOJOKOEN SORKUNTZA

Doplay, gazteei zientziarekiko, teknologiarekiko, ingenieritzarekiko eta matematikekiko (STEM) interesa/ikasmina piztea helburu duen hezkuntza-proiektua da. “Eginaz Ikasi” eta ondo pasatzean datza. Iharduerak Erronketan edo Proiektuetan planteatzen dira. Begiraleak gaia azaltzen du, azalpen egokiak ematen ditu, lortu beharreko helburua planteatzen du eta talde bakoitzari laguntza eskaintzen dio kezkak, zalantzak eta arazoak ebatziz. Soluzioaren garapen prozesuan zehar lan-taldea da protagonista.

Zergatik Robotika?

  • Disziplina anitzak integratzen ditugu proiektu bakarrean.
  • Diseinua, berrikuntza, arazoen ebazpena eta talde-lana, eta matematikak, zientziak eta teknologia ikasten dute aldi berean.
  • Haurrak zein gazteak zur eta lur geratzen dira robotak ingurunea errekonozitzen duenean eta bere erabaki propioak hartzen dituenean.
  • Sistema eta azpisistema kontzeptuaren eredu hezigarriak eskaintzen ditu.

Competencias

Zergatik bideojokoak?

Adituen arabera, etorkizun hurbilean (jada lurralde askotan), lehen mailako haurrek hizkuntza berri bat ikasi beharko dute ikasgeletan, ingelera, alemaniera eta mandarinaz gain. PROGRAMAZIOaren hizkuntzaz ari gara.  Ez informatika eta teknologia aspektuengatik bakarrik, baita eta bereziki, ondorengo arrazoiengatik:

  • Kreatibitate-prozesuen sustatzea.
  • Adimen aniztunen garapena.
  • Oinarrizko gaitasunen garapena.

Inteligencias

ROBOTIKARA HASTAPENA (7-9 urte)

Robotak mugitu egiten dira, sentitu egiten duta eta inguruneko seinaleak hartzen ditu, jokabide adimentsua erakusten dute eta objektuak manipulatzen dituzte. 3 azpisistema dira: mekanika-mugimendua, sensoreak eta logika-kontrola-programazioa.

Tailer honetan ikasiko duzu: -Mekanismo sinpleak: engranajeak, gurpilak eta ardatzak, palankak eta poleak. – Eredu funtzionalak programatzen eta sortzen (ROBOTAK). – Ideiak sortzen irtenbide kreatiboak bilatzeko eta taldean lan egiteko. Lehenengo fasean, gidatze erdiirekian lan egiten da, esaterako ondokoak eraikiz: zaldiko maldiko, dantza eroak, poleen antzerkia,… Ondoren, diseinuaren proba egiten da, gure makinei mugimendua erantsiko dien motorrak jarriz. Praktika ezberdinak: eskorga, ate automatikoa, puxtarrien jaurtigailuak eta ibilgailu motorizatua…

Bigarren fasean Programazio Logikoaren munduan murgilduko gara, Lego Education-en Kit-a erabiliz “Wedo”. Mekanismoak programatzen ikasiko dugu. Elementu fisikoak erabiliko ditugu (motorra, distantzia eta inklinazio sensoreak) eta Wedo-ko software espezifikoa.

Wedo

ROBOTIKA (10 – 17 urte)

Robots

Robotak mugitu egiten dira, sentitu egiten duta eta inguruneko seinaleak hartzen ditu, jokabide adimentsua erakusten dute eta objektuak manipulatzen dituzte. 3 azpisistema dira: mekanika-mugimendua, sensoreak eta logika-kontrola-programazioa. Egiturekin praktikatzen dugu (barrak, ardatzak, lotura-motak, konexioak, fijazioak eta artikulazioak) eta baita trasmisioekin (poleak, palankak, engranajeak, amortigazioa…). Lego Mindstorms EV3 plataforma berriarekin lan egiten dugu.

Abilidade ezberdinek esku hartzen duten proiektu eta txapelketak garatzen ditu: soluzio teknikoak, muntaiak, programazioa, estartegia eta batik bat talde-lana:

  • Objetktua aurkitzea eta mahaitik ateratzea (kolorearen arabera, formaren arabera…).
  • Borroka japoniarra (Summoa).
  • Abiadura handiko jarrailerroak.
  • Harrapatzea
  • Aparkaleku adimentsuak.
  • Golf jokalariak.

Space Challenge
Imagen1

FLL (First Lego League)ko hainbat erronka lantzen ditu: Hiri ekologikoa, Senior Solutions, Space Challenge. WRO (World Robotic Olympiad) txapelketaren inguruan hainbat lan garatzen ditu (Batik, Borobudur, Rocket eta Sputnik). Vex Competition (Skyrise, Sack attack,…)

BIDEOJOKOEN SORKUNTZA (10 – 17 urte)

MITe- garatua (Massachusetts Institute of Technology), http://scratch.mit.edu/ doako aplikazioa da, ikuste programazioaren inguru bat bat, haurrek erabili dezaten pentsatua eta diseinatua. Euren bideojoko propioak sor ditzakete, historia animatuak eta arte interaktiboa.   Scratch-ek “pieza enkajable” (puzzlea)  filosofia erabiltzen du

Programazio-prozesuak eginaz ikasten ikastea ahalbidetzen du. Hezkuntza-ikuspegitik, programatzeko prozesuak pentsamendu logikoa eta algoritmikoa garatzen du. Gainera, ikasleak konprometitzen ditu arazoari soluzioa emateko, aspektu esanguratsuak kontuan hartzera lagunduz; arazoaren izaera erabakitzea, ebazten lagunduko duen irudikapena hautatzea eta pentsamenduak monitorizatzea (metakognizioa) eta soluzio-estrategiak. Azken hau, oso gazteetatik hasita garatu beharreko aspektua da.

Scratch

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s